sábado, 29 de noviembre de 2014

Seigarren asteko saio praktikoaren hausnarketa

Sites-a badoa aurrera. Badauka forma eta gauza asko ditu; asko aurreratu dugu.
Gaur gauza barri bat ikasi dugu, edo gauza batetaz ohartu gara: ni, nire intentzio onarekin, Sites-era dokumentu bat igotzeko (dokumentu hori Sites-ean irakurri ahal izateko) dokumentu hori ISSUUra igo dut, gero hortik HTML kodea kopiatuz Sites-era igotzeko. Horrela esanda ez da arazorik ikusten, baina benetan badago; izan ere, ISSUUra dokumentu horiek igotzea ez dago ondo, beste pertsona baten lana eta bere baimena gabe igotzen ari garelako hodeiera (guztiontzat bihurtzen da orain); beraz, ez da ez etikoki egokia ezta legala.
Horregatik, igotako guztia ezabatu behar izan dut eta Sites-a birmoldatu.
Hutsegite handia izan da, baina honen ondorioz ikasi dugu. Esperientziarekin ikasten da eta esperientzia honek ikasteko eta ezagutzeko balio izan digu.
"La persona exitosa se beneficia de sus errores para aprender a hacerlo de nuevo de una manera diferente."
(Dale Carnegie) 

No hay comentarios:

Publicar un comentario