viernes, 21 de noviembre de 2014

Bostgarren asteko saio praktikoen hausnarketa

Saio praktikoak, lana egiteko denbora bihurtu da. Dokumentatzaileak gara eta lan guztia dokumentatzeak, Sites-a antolatzeak... lan handia dakar. Hala ere, gustura egiten dut lana, entretenigarria da eta gauza berriak ikastea, aurkitzea eta zailtasunak gainditzea gustatzen zait.
Atzo Slideshare-arekin egon naiz eta Sites-era PPT-ak sartu ditut. oso ondo gelditu da.
Gaur, Preziarekin egon naiz jo ta fuego. Preziaren aurkezpena Sites-ean ikustea lortzen zaiatu naiz; baina ez dut lortu. Horregatik, irtenbide bat bilatzera behartuta egon naiz eta preziaren orrialdea kopiatu, Paint-ean pegatu, ebagi, JPEG moduan gorde, Sites-era argazkia igo eta argazkia hiperbinkulo sortu dut.(link-a prezira eramaten dizuna).
Hasieran, Alaitzek Sugata Mitraren bideo bat jarri digu, oso interesgarria. Bideoa ikerkuntza baten inguruan izan da, autoikaskuntzaren ingurukoa. Hasieran, herrialde pobreetan ordenagailuak jarri zituzten umeek zelan euren kabuz erabiltzen ikasten duten ikusteko. Emaitza oso ona izan zen. Gero ere, beste esperimentu batzuk egin zituzten, eta IKT-en erabilera ikaskuntzarako ikusi daiteke, zein garrantzitsuak diren edota zeinen erabilgarriak diren. Emaitza oso ona de eta bideoa oso interesgarria eta hausnarketa sustatzen duena.




No hay comentarios:

Publicar un comentario